Korrika dela eta, Minecraft jokoak talde-lana jarri du abian, euskal hiriburuak beren munduan eraiki eta bertan jolastu ahal izateko. Gure Ikastolatik, DBH 4. mailako Xabier Mikelek proiektuan parte hartu du eta, gainera, bere jokoaren berri eman du Twitch plataformaren bidez.
‘Minecraft’ online jokoa oso ezaguna da, baina, gainera, euskaraz jokatzeko erabilgarri dauden joko bakanetakoa da. Espero dezagun ekitaldi honek, Korrikaren espiritua bultzatzeaz gain, garatzaileak animatzea euskaraz bideojolas gehiago egitera.
Hona hemen, DBH4ko Xabier Mikelen parte hartzea Korrika birtualean: