Ikasturtea bukatu da eta udako oporrak badaude jada hemen. Gehiengoarentzako, disfrutatzeko momentua eta ikasturte berria agurtu baino lehen, pilak kargatzeko momentua heldu da. Baina gure nagusienentzako, DBH4. mailako ikasleentzako, agur esateko garaia izan da hau. Hurrengo irailan bizitzako etapa berri bat hasiko dute, haien etorkizunari forma emateko beste pausu batzuk emanez, eta Ikastola atzean utziko dute. Hala ere, espero dugu Ikastola haien bihotzean joango dela beti.
Hemen dituzue haiek ostiralean antolatutako agurraren argazkitxo batzuk. Dotore-dotore etorri ziren eta sekulako emanaldia prestatu zuten, aurkezpen, bertso, argazki bilduma eta orla banaketarekin. Ondo izan, neska-mutilak!