DBH4ko ikasleek liburuaren astea ospatzen jarraitu dute eta, horretarako, Trapagarango egoitzara joan dira eta bertan egunak pasatzen dituzten adinekoekin hainbat ipuin partekatu dituzte.

Esperientzia ederra izan da, ez bakarrik haiek asko eskertu dutelako eta beraiek egindako arrosa-eskulanak ere oparitu dizkigutelako, baizik eta, gainera, gaztaroko bizipenak gurekin partekatu dituztelako. Iraganeko bizipenak, gure gazteek orain bizi dutenarekin zerikusi handirik ez dutenak eta haien ikuspuntua izugarri aberastu dituztenak.

Elkarrekin asko hunkitu dira, eta esperientzia ederra izan da, lehenbailehen errepikatuko duguna.

IKUSI HEMEN ARGAZKIAK