Aurtengoan ere, Ikastolen Elkarteak Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa antolatu du, idazketaren eta sorkuntza grafikoaren bidez gure gazteen sormena sustatzeko. Aurtengo gaia ‘Euskaldunak eta itsasoa’ izan da eta 127 komikik parte hartu dute Euskal Herri osoko ikastoletatik.

Horien guztien artean, epaimahaiak ‘Gaztelugatxeko itsaslamina’ komikia aukeratu du irabazle, gure DBH 2. mailako ikasle diren Bera Arroyok, Ane Figuerok eta June Abarrategik egina, Iratiren (Arte Hezkuntzako andereñoa) gidaritzapean. Orain, irabazle gisa, euren komikia ‘Xabiroi’ komiki-aldizkariaren hurrengo alean argitaratuko dute.

Baina hori ez da izan Itxaropena Ikastolaren poz bakarra: Daniela Muñoz eta Eneritz Lopez ere finalista izan dira ‘Sara Eta Balearen Abentura’ istorioarekin.

Zorionak irabazle guztiei, baita gainerako parte-hartzaileei ere, beren sormen guztia paperean jartzeagatik eta hain gauza politan parte hartzeagatik. Hemen dituzue bi istorioak: