Datorren abenduaren 3an Batzar Orokorra egingo da Ikastolan eta bazkide guztiak gonbidatuta zaudete, nola ez. Aurten modu telematikoan egingo dugu, Covid-19aren osasun-krisiak ez digulako beste aukerarik ematen.
Edonola ere, zuen parte-hartzea behar dugu Ikastolaren proiektua elkarrekin eraikitzen jarraitzeko, eta onespena behar duten puntu guztiak bozkatzeko.
Beraz, hilaren 3an gurekin elkartzera animatzen zaituztegu.