Eskolaz kanpoko ekintzak

Multi-jarduerak

Ekintza ludikoa da, HH4 eta 5era begira egina. Jarduera ezberdinetan arituko dira ikasturtean zehar, kirol jarduerak, gorputz-espreziozkoak, psikomotrizitatekoak… Norbanakoaren eguneroko bizitzarako eta kirol jarduerarako oso onuragarria da, motrizitatean eta sormen kapazitatean laguntzen baitu.

Atletismo

LH1etik aurre egiteko pentsatuta dagoen ekintza da. Lasterketak, jauziak, jaurtiketak, etab. praktikatzen, modu ludikoan haien motrizitatea garatzeko aukera ematen du atletismoak. 

Gimnasia erritmikoa

Kirol honetan, gorputz osoa erabiltzearen bidez, eta mugimendu ikasterrazen bidez, umeen kordinazioa lantzen da, baita haien psikomotrizitatea ere. Honetaz gain, gimnasia erritmikoak postura txarrak ekiditzeari laguntzen dio, baita umeen emozioen adierazpenean ere. LH1tik aurrera egiteko pentsatuta dago ekintza hau.

Volley-Ball

Adin guztietako haurren gaitasunetara egokitutako jarduera errazen bidez, Mindfulness-ek arreta sustatu nahi du, ikasleei emozioak kudeatzen irakatsi eta oraina bizitzen lagundu. Estresa kudeatzea eta kontzentratzen ikastea oso garrantzitsua da eskola adinean

Mindfulness

Heziki

LH 1. eta 2. mailako ikasleentzat diseinatutako jarduera honen bidez, talde kirol ezberdinak ezagutzera laguntzen ditugu umeak (saskibaloia, eskubaloia, futbola…) aurrerago zer kirol egin nahi duten ondo jakin arte, aukera ematen diegu hainbat kirolen arauak ezagutzeko eta kirol horietara ohitzeko; horrela, behin zikloa amaituta, egiten duten kirol-aukeraketa kontzienteagoa izango da.

Futbito

LH3tik aurrerako ekintza. Talde-lana eta lankidetzan oinarritutako ekintza da. Ikasleen psikomotrizitate garapenean laguntzen du. Helburua ez da lehiaketa bera, baizik eta kirolaren baloreak eta arauak ezagutzea ere. Taldekideekin errespetua ere sustatzen da. Oinarrizko elementu taktikoak eta teknikoak garatuko dira.

Patinaje

LH1etik aurrera pentsatutako ekintza da. Patinajeak umeen koordinazioa eta oreka hobetzen eta garatzen laguntzen du. Jolas ezberdinen bidez lan egiten dute: hockey, zirkuitoak, lasterketak… Jolasak erabiliz esfortzuan erreparatu gabeko ariketa fisikoa egitera estimulatzen ditu.

Mindfulness

Adin guztietako haurren gaitasunetara egokitutako jarduera errazen bidez, Mindfulness-ek arreta sustatu nahi du, ikasleei emozioak kudeatzen irakatsi eta oraina bizitzen lagundu. Estresa kudeatzea eta kontzentratzen ikastea oso garrantzitsua da eskola adinean

Mindfulness

Adin guztietako haurren gaitasunetara egokitutako jarduera errazen bidez, Mindfulness-ek arreta sustatu nahi du, ikasleei emozioak kudeatzen irakatsi eta oraina bizitzen lagundu. Estresa kudeatzea eta kontzentratzen ikastea oso garrantzitsua da eskola adinean

Ordutegiak

Tarifak

Arauak

  • Ekintza bakoitzaren programaketa, eta talde zein espazioen banaketa, hala eta ekintza berriak sortzea Eskola Kirolako Batzordeen esku egongo da.
  • Ekintza bakoitzak ikasle minimo bat behar izango du, minimora ez ailegatzekotan, ekintza ez da aurrera eramango.
  • Ez ahaztu eskolaz kanpoko ekintzak, hezkuntzaren osagarri direla, borondatezkoak izan behar direla, eta umeek ez dutela behartuta etorri behar.
  • Edozein errespetu falta ekintza hauetan, bai monitore zein ikaskideei, familiari komunikatuko zaio.
  • Monitoreak falta izango balira (gaixotasun bategatik, edo betebehar pertsonalengatik), ordezkatuak izango lirateke egun horretan, eta ordezkoak betiko programaketa aurrera eramango luke.
  • Ordainketa: hile osokoa egingo da, urritik ekainaren erdirarte. Ez da kontutan hartuko zenbat egun opor dituen hilabete bakoitzak, hau kontutan izan delako jada prezioak erabakitzean.
  • Inskripzioak hiruhileko osokoa izan beharko du, ezin da bajarik eman hiruhilekoa bukatu baino lehen.

Altak / bajak:

Alta berriak emateko, matrikula epean egonda, izen-emate formularioa bete beharko duzue. Epetik kanpo eskatua, idazkaritzan komunikatu eta ekintzaren egoeraren arabera (ume kopurua, etab.) erabakia hartuko da.

Baja emateko, idazkaritzan komunikatu opor egunak baino lehen (Gabonak, aste santua, uda). Gogoan izan, dagokion dokumentu bidez eskatutako bajak besterik ez direla bideratuko. Bestelako kasuetan (gaixotasun, lesio…), behar bezala justifikatuta egon beharko dute.