Aurten, ikasturtero bezala, Ikastolan ospatu dugu Euskararen Astea. Egun hauetan, ikasleak hizkuntzaren erabileran are gehiago motibatzeko aprobetxatu dugu, motibazio-kanpainak sortuz, gure hizkuntzaren balio kulturala eta pertsonala ikasleei erakutsiz eta gehiago erabiltze dezaten tailerrak, jolasak eta jarduerak proposatuz.

Euskal kulturan ere sakondu dute bere musika, literatura eta abarren bidez, beste ikaskideei istorioak kontatuz, txalaparta bezalako instrumentuak jotzen ikasiz, eskulanak eginez eta inoiz baino denbora gehiago elkarrekin euskaraz igaroz.

Txikietatik hasita eta Ikastolako gure nagusietaraino, egindako jardueren laburpen bat uzten dizuegu hemen: