Azken egunetan DBHko ikasleak Ikastolatik atera dira eta herrian bi kirol jarduera egin dituzte. Alde batetik, DBH3ko taldea Trapagarango BMX zirkuitura joan da bizikletarekin praktikak egitera. Bestetik, DBH1eko ikasleak bola-pistara joan dira katxete erako boloetan aritzera. Kirola aire zabalean egiteko eta jarduera berriak frogatzeko bi esperientzia zoragarri izan dira.