Azken egunetan Bizkaiko Elikagaien Bankuko hiru boluntarioren bisita izan dugu LH4n. Elikagaiak xahutzearen arazoaz kontzientziatzera etorri dira, haiek lan egiten baitute horrelakorik gerta ez dadin, baita elikagaien bilketa sustatzeko eta, ondoren, behartsuenen artean banatzeko.
Itxaropena Ikastolako ikasleek bertan sustatzen ari diren kanpainan parte hartuko dute, eta horretarako behar duten informazio guztia jaso dute eta boluntarioei zalantzak argitzeko galderak ere egin dizkiete.
Hiru boluntarioak oso atseginak izan dira eta planteatutako zalantza guztiei erantzun diete. Ikasleak oso gustura egon ziren haiekin; hemendik aurrera, gure gazteek beste ziklo batzuetako ikaskideei informazioa luzatu behar diete, hilabete batzuk barru Basaurin dagoen zentroa bisitatu eta hasitako kanpainarekin jarraitu.
Mila esker Candy, Jose Luis eta Iñaki bisitagatik!
IKUSI HEMEN BISITAKO ARGAZKIAK