Joan den azaroaren 19an, Itxaropena Ikastolan Babajana berriz ospatu ahal izan genuen, urte batzuk elkar ikusi gabe egon ostean. Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi parte hartzeagatik eta gurekin hain egun garrantzitsua gozatzera etortzeagatik.

Ikastolako jardueretan zuen inplikazioak, duela 50 urte sortu ginen espiritua bizirik mantentzeaz gain, garen komunitate gisa batzen gaituzten loturak tinko mantentzeko aukera ematen digu.

Mila esker denoi gure festarik enblematikoenetako baten itzulerarako zuen aletxoa jartzeagatik. Datorren urtean ikusiko dugu elkar!

IKUSI ARGAZKIAK