Santo Tomas gure ikasleen artean izugarri ospatzen den festetako bat da eta horrela bizi izan dugu aurten ere. Egun honetan euskal kultura oso presente egon da, bertsolaritza saioak, musika, dantzak, ikasgelan hainbat jarduera eginez eta beraiek gehien espero duten momentua: txerrien zozketa denak patioan bilduta gaudela, urte horretan saria nork eramango duen zain. Hori bai dela loteria garrantzitsua!