Liburuaren astea ospatzeko, Antton Kazabon idazlearen eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen bisita izan dugu LHko lehen zikloko ikasleekin.
Bisitan, Kazabonek hiru olerki-ipuin irakurri dizkie ikasleei: ‘Animaletrak’, ‘Txalopinak’ eta ‘Pikuazpian’. Jokin, bitartean, bere ondoan zegoen horma-irudi batean ilustrazioak egiten ibili zen.
Ikasleek asko gozatu duten bisita izan da, eta, ziur asko, irakurketaren plazerraz gozatzen jarraitzera animatu dituena.
IKUSI ARGAZKIAK