Atzo Alaine Agirre idazlearen bisita izan genuen LH5eko ikasleekin gelan. Neska-mutilak bere lana irakurtzen aritu izan dira, eta aukera izan zuten berari galderak egiteko, berari buruz eta idazle baten lanari buruz gehiago jakiteko, baita idazleen sormen prozesua eta liburua bera hobeto ulertzeko ere.

Mila esker Alaine ikastolatik pasatzeagatik eta irakurzaletasunean zure aletxoa jartzeagatik, Itxaropena Ikastolatik bultzatzen saiatzen garen balioetako bat baita.