Urtero bezala, Ikastolako nagusienei agur esateko garaia iritsi da, gurekin 16 urte daramatzaten hoiei, haien etorkizunarekin jarraitzeko bide berri bati ekitea tokatzen zaien hoei.
Urte ederrak izan dira haien konpainian, elkarren arteko ikaskuntzakoak, senidetzekoak eta elkar ezagutzakoak, eta egoerak eskatzen duen bezalako festa merezi zuten. Horregatik, hilaren 17an Ikastolan elkartu ginen, agur bero bat emateko, orlak banatzeko eta haiekin, familiekin eta irakasleekin Ikastolan azken jaieguna igarotzeko denok batera.
Izan zaitezte zoriontsuak, jarraitu nahi duzuen bidea eta gorde lekutxo bat zuen bihotzean Itxaropena Ikastolarentzat! Gure lehen 50 urteen historiaren parte zarete jada.