Ikastolan DBHko Agenda 30eko taldea martxan dago jada; hauen helburu nagusiak Agenda 30k biltzen dituen 18 arloak ezagutzera eman eta horien inguruan ekimenak antolatzea izango dira, kontuan izanda Ikastolak 13. helburua aukeratu duela ardatz gisa:

KLIMAREN ALDEKO EKINTZA

Hasiera eman nahi izan diote Ikastolan lanean aspalditik daramagun ardura bat berrantolatuz: gure hondakinen murrizketa eta birziklatzea. Honekin batera ere energiaren erabilpen egokiaz arduratuko dira, batez ere beharrezkoa ez denean argak itzalita mantenduz.

DBHrako sarreran Agenda 30erako txokoa izango dugu eta azaroan zehar 14 helburuaren inguruan arituko gara:

ITXASPEKO BIZITZA

…jende xume askok gauza xumeak eginez mundua alda dezakegu!