Itxaropena Ikastolako Agenda 2030 taldeak Trapagarango Udaleko Udal Foroan parte hartu zuen duela gutxi. Bertan, azken urtean proiektuan egiten aritu direna, etorkizunari begira egin dituzten proposamenak eta ekologismoa eta jasangarritasuna sustatzeko datozen hilabeteetarako hartu dituzten konpromisoak aurkeztu dituzte.

Goizean, herriko gainerako eskoletako lankideekin egon dira, Trapagarango alkatearekin eta bere lantaldearekin batera, Udaletxeko batzar aretoan. Sekulako esperientzia izan da haientzat.

ARGAZKIAK