Maiatzean, Agenda 2030eko gure ikasle taldeak gynkana batean parte hartu du Trapagaranetik, herri osoan zehar. Herriko gainerako eskolekin elkarlanean, eta herriko biztanleekin elkarlana bilatuz, ingurumenarekin erlazionatutako erronka batzuk gainditu behar izan dituzte, inguruan bizi garen guztion ardura ekologiko eta kontzientziazioaren bila.
Probak amaitzean, Udalak sari bana oparitu dio jarduerako parte-hartzaile bakoitzari.