Agate Deuna eguna iritsi da. Gure makilekin kolpe emateko eguna, lurra esnatu eta Udaberriari deitzeko. HH eta LHko ikasleak patioan bildu dira betiko abestia interpretatzeko eta, gainera, tradizio berri bat estreinatzeko: Pirritx eta Porrotxen ‘Oles Oles’ abesteko ohitura.

Hemen duzue bi taldeek abestu dutenaren bideoa. Zorte pixka batekin, datorren urtean kalera irten ahal izango gara momentu hauek zuekin partekatzera.