Urtero bezala, Ikastolak Agate Deuna ospatu du. Umeek patioan hasi dute haien ibilaldia eta herritik pasa dira jendea kantuz animatzen. Hemen duzue gure aurtengo abestiaren letra:

Aintzaldu daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate,

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz

aurten be igazko berberak

,igaz lez hartu gagizuez ta

zabaldu zuen sakelak…

Urtero legez hemen gaituzu

Agate Deuna ospatzen,

Ikastolako ahots gazteak

makilak gogor astintzen.

Ateak irekita dituzu,

zatoz zu ere kantatzen,

Denon ahotsak elkartu eta

Trapaga doinuz alaitzen

Orain bagoaz alde egitera

agur dautsugu gogotik;

Agate Deuna bitarte dala

ez eizue izan dongerik

https://youtu.be/fFEN5c1ygeA