Aurreko ostiralean, Ikastola osoak Euskeraren Egunean parte hartu zuen eta gure hizkuntzaren erabilerari bultzada berezi bat emateko, ekintza desberdinak aurrera eraman genituen Ikastolan. LH eta HHko ikasleek dantza ezberdinak prestatu zituzten, bakoitzak bere mailan: Haur Hezkuntzakoen larunbateko herriko maratoirako koreografiak eraman zituzten aurrera, eta LHn, ‘Gure Nahia’ abestiaren dantza bikain osatu zuten.
DBHko ikasleentzako 121 krew rap taldea etorri zen bisitan, eta ikasleekin rap ezberdinak sortzen ibili ziren. Gainera, bertsolaritza saio berezia izan zuten ere gelan. Hemen uzten dizuegu ekintza guztien laburpentxo bat bideoan.
Hala ere, gogoan izan: Euskeraren eguna izan edo ez, Ikastolak beti euskeraren erabilpena zabaltzeko esfortzua egiten duela. Laguniguzue gure helburua lortzen!