Azken egunotan, Lehen Hezkuntzako ikasleek esperientzia berezi eta gozagarria bizi izan dute Ausolanekin elkarlanean antolatutako tailerrean. Jardueraren helburua ogiaren elaborazio-prozesua gertutik ezagutzea izan da, ikasleek modu praktiko eta parte-hartzailean ikasteko aukera izan dutelarik.
Tailerrean zehar, ikasleek ogia egiteko beharrezko osagaiak ezagutu dituzte eta pausoz pauso orea prestatzen ikasi dute: irina nahastu, orea landu eta forma emanez. Gainera, elikaduraren garrantziaz, eguneroko ohitura osasungarriez eta sukaldaritzarekin lotutako lanbideez ere hitz egiteko aukera izan dute.
Esperientzia aberasgarria izan da guztientzat; izan ere, ikasgelatik kanpo ikasteaz gain, ikasleek primeran pasa dute eskuz lan egiten, esperimentatzen eta euren sormena martxan jartzen.
Eskerrik beroenak Ausolani jarduera hau gure ikasleekin partekatzeagatik eta ikaskuntza hain modu hurbil eta atseginean ekartzeagatik.