Errigora ekimenak “Euskarari Puzka 2025” kanpaina jarri du abian, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari sostengua emateko helburuarekin. AEK, Ikastolak, Sortzen eta Agerraldia bezalako eragileek bertako euskararen biziberritzea dute xede, eta aurten ere auzolana eta elkartasuna izango dira ekimenaren ardatz.

Kanpainaren bidez, eskualdeko produktuez osatutako hiru saski eros daitezke (beltza, berdea eta gorria), eta ekarpen horri esker euskara sustatzeko proiektuak indartuko dira. Eskaerak errigora.eus webgunearen bidez egin daitezke eta Ikastolan bertan jaso, eta azaroaren 13a da azken eguna. Produktuak azaro amaieran edo abendu hasieran banatuko dira herriz herri.

Ikastolatik gonbita luzatzen dizuegu kanpainan parte hartzera. Ekintza txiki askok elkartuta fruitu handia ematen dute —denon artean euskarari arnasa eta etorkizuna emateko aukera ederra dugu!