Osakidetzako Gurutzetako Ospitaleak eta Biobizkaia Osasun Ikerketako Institutuak proiektu berritzaile bat jarri dute martxan,: erditzean, emakumeen odol eta plazenta laginak bilduko dira: helburua da gaixotasun metaboliko eta neurologikoak hobeto ezagutzea eta etorkizunean tratamendu pertsonalizatuak garatzea.
Pozgarria da jakitea gure ikastolako ama eta ikasle ohia den Nora Fernández Jiménez dela proiektuaren koordinatzaileetako bat. Berarekin batera, Gurutzetako Ospitaleko mediku eta emagin taldeak ari dira lanean, erakunde askoren babesean. Gaur egun, hiru ikerketa ildo dira martxan, plazentaren eta haur txikien neurogarapenaren arteko lotura hobeto ulertzeko.
Horrela, gure komunitateko kide batek osasunaren etorkizuna hobetzeko lan egiten duela ikustea harrotasun iturri da guztiontzat.