Hurrengo asteazkenean, 16:30etan, elikadura osasungarriaren inguruko hitzaldia izango dugu ikastolan. Ekitaldia Nutriskola proiektuko arduradunek antolatu dute, eta gai honetan adituak izango ditugu gure artean.
Guraso eta hezitzaile guztientzat interesgarria izango den saioa izango da, eta elikadurari buruzko orientabide eta aholku praktikoak jasotzeko aukera paregabea.
Gainera, zaintza zerbitzua eskainiko da Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 2. mailara bitarteko ikasleentzat. Zerbitzua erabili nahi baduzue, mesedez bete hemen duzuen Google Forma.
Animatu eta parte hartu!