Gaur bisita berezia izan dugu ikastolan: Athletic Club Fundazioko Leire Alonso, Genuine taldeko entrenatzailea den Igor Arenaza eta jokalari bikaina den Igor Porset gure artean egon dira. Ikasleekin batera “Mighty Penguins” dokumentala ikusi dugu, eta ondoren, euren esperientziak partekatu dituzte gurekin.

DBH2ko ikasleek aukera paregabea izan dute futbolaren eta kirolaren bitartez inklusioa nola sustatzen den ezagutzeko, baita benetako testigantzen bidez balioak eta elkartasuna lantzeko ere. Solasaldi aberasgarri honi esker, gure ikasleek ikusi dute kirolak, eta bereziki futbolak, gizartea eraldatzeko duen indarra eta ahalmena.

Eskerrik asko Leire, Igor eta Igor, zuen hurbiltasunagatik eta eredugarritasunagatik!