Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatu dugu, gure hizkuntza eta kulturaren balioa azpimarratzeko. Trapagarango plazan elkartu gara euskal dantzak, bertsoak eta kantak partekatzeko, eta haur zein helduek primeran pasatu dute. Gainera, Itxaro Sorgina erraldoia ere paseatzera atera dugu, Irati, gure Arte Hezkuntzako irakasleak, maitasunez sortu duena Begotxuren laguntzaz. Musika eta Arteko irakasgaien arteko proiektu bat da, proiektu multidiziplinarra aurrerago ikasleekin gauzatuko dutena.
Oso garrantzitsua da euskara gure herrian sustatzen jarraitzea, egunerokoan erabiltzea eta belaunaldi berriei transmititzea. Trapagarango kaleetan euskararen presentzia indartzea guztion lana da. Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta jarrai dezagun euskara bizirik mantentzen!