Tipi tapa, tipi tapa, korrika!

Pandemia urte hauetan, eta horrek eragindako geldialdiaren ondoren, Korrika inoiz baino indartsuago itzuli da, eta berriro hunkitu gaitu euskara babestuz eta bultzatuz, bai helduen bertsioan, zein Korrika Txikian.

Ikastola osoa murgildu zen atzo ekitaldian, txikienetatik nagusienera herritik korrika eginez. Trapagarango erdiguneko arteria osoa zeharkatu zuen ibilbidea bukatzean, herriko eskola guztietako ikasleak udaletxeko plazan bildu ginen, bertso, dantza eta rollo ederrarekin ospakizuna jarraitzeko.

Beti bezala, Ikastola euskararen alde!

IKUSI HEMEN ARGAZKI BILDUMA