Martxoaren 8a dela eta, Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Ikasleek hainbat ekintza egin dituzte: hausnarketa saioak, horma-irudi kolaboratiboak eta emakume erreferenteei buruzko aurkezpenak.

Helburua berdintasuna lantzea eta gizarte bidezkoago baten aldeko konpromisoa indartzea izan da. Eskola komunitate osoak parte hartu du, errespetua, berdintasuna eta elkarlana balio nagusitzat hartuta.

Hemen dituzue, alde batetik, DBHko ikasleek egindako bideoklipak eta bestetik, ikastola osoan nola eguna ospatu duen ikusteko argazki bilduma: