Itxaropena Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek arte hezkuntzako eskolan M8 aldarrikapenarekin lotutako bideoklipak sortu dituzte. Proiektu honetan, ikasleek irudiaren eta musikaren bidez euren mezua transmititu dute, sormenari eta ikus-entzunezko komunikazioari garrantzia emanez.

Bideoak feminismoa, berdintasuna eta gizartean emakumeek duten lekua lantzen dituzten gaiak islatzen dituzte. Talde-lana, sormena eta ikus-entzunezko baliabideen erabilera uztartuz, esperientzia aberasgarria izan dute, artea aldarrikapen tresna bihurtuz.