Zein egun ederra izan dugun gaur Itxaropena Ikastolan! Ikasle, irakasle eta gurasoen artean, zinemako pertsonaien desfilea egin dugu zientzia-fikziozko eta klasikoetako protagonistak eta animaziozko pertsonaiak barne. Jantziak, koreografiak eta giro aparta izan ditugu Trapagaranen eta denok gozatu dugu!

Eskerrik asko jeitsiera posible egin duzuen guztioi! Bereziki, DBHko ikasle boluntarioei, zuen laguntza ezinbestekoa izan da! Eta, jakina, gurasoei, zuen parte-hartzea eta animoak beti eskertzen direlako.

Hurrengo urtera arte! 🍿✨