Hurrengo abenduak 3, Nazioarteko Euskeraren Eguna ospatzen da, eta nola ez, Ikastola eta bere ikasleak bertan parte hartzeko ekintza ezberdinak prestatzen hasiak dira. Hurrengo egunetan zehar informazio gehiago luzatuko dizuegu honen inguruan: programa eta ekintzak zehazteko, baina bitartean, zuen dantza mugimenduak prestatzen has zaitezkete. Nola? Ba hemen dituzue gure LH6ko ikasleak EiTBko ‘Go!Azen’ telesaileko ‘Gure Nahia’ abestiaren koreografia egiten, zuek ere ikasi ahal izateko.
Jantzi zuen elastiko dotoreenak, zapatila erosoenak eta etxean hasi dantza entsegutzen: oso erreza eta ikusgarria da! Datu xelebre moduan: bazenekiten Euskaren Eguna 1949. urtean ezarri zela? Eta 1995. urtetik aurrera, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak Euskeraren Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Kondairak dio, Abenduak 3an Xabier Frantsizko Deuna hil egin zela eta bere azken hitzak euskeraz esan zituela. Hau bai bitxikeria! Gaur egunean, Mexikon, Bartzelonan, Washington edo Buenos Airesen ospakizunak egiten dira honen inguruan.