Pasadan urtean bezala, Trapagarango udalak Olentzerori herrira etorrera emateko gazteen artean kartel lehiaketa bat eraman du aurrera. Aurtengo irabazlea Itxaropena Ikastolako ikasle den Larraitz Monasterio izan dugu, DBH1ekoa.

Hemen uzten dizuegu bere saria jasotzen egindako argazkia. Lan bikaina berea, egun hauetan herritik ikus dezakeguna. Badator Olentzero eta gure artistek berebiziko harrera egingo diote!