Ikastolako obrak direla eta, aste honetan ezingo da patioa erabili arratsaldean

Hurrengo egun hauetan, Ikastolako obrak bukatzear ibiliko dira, baina aste honetako arratsaldeetan, margolariek haien lanarekin jarraituko dute, eta barruan ere, beheko solairuko azkenengo detaileek forma hartuko dute. Beraz, ikasleen irteera ordutik aurrera, ezin izango duzue ikastolako instalaziorik erabili, patioa barne.

Hurrengo astetik aurrera, Ikastolako zerbitzu guztiak normaltasunez funtzionatuko dute, eta beti bezala erabili ahal izango dituzue.

Mila eskera eta barkatu eragozpenengatik.

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password