Itxaropena Ikastola

Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza 2019 / 2020

Eskubaloia

Talde kirola da eta gorputzeko atal guztiak lantzen ditu. Oso ona da elastikotasuna eta koordinazioa hobetzeko. Gainera, gorputza, hezurrak eta muskuluak indartzen laguntzen du. Kideekin elkarrekintza eta komunikazioa lantzen da eta umearen nortasuna garatzen laguntzen duen kirola da eskubaloia.

Gimnasia erritmikoa

Kirol honetan, gorputz osoa erabiltzearen bidez, eta mugimendu ikasterrazen bidez, umeen kordinazioa lantzen da, bai era haien psikotrizitatea ere, elastizitate handia lortuz denboran zehar. Honetaz gain, gimnasia erritmikoak postura txarrak ekiditzea laguntzen du eta emozioen adierazpenean ere.

Futbito


Talde-lana eta lankidetzan oinarritutako ekintza da. Ikasleen psikomotrizitate garapenean laguntzen du. Helburua ez da lehiaketa soilik, baizik eta kirolaren baloreak eta arauak ezagutzea ere. Taldekideekin errespetua eta talde-lana sustatzen da. Oinarrizko elementu taktikoak eta teknikoak garatuko dira ere.

Multikirola

Kirol ludiko eta parte hartzailea da. Kirol batean baino gehiagotan parte hartzeko aukera dute umeek; horrela, Lehen Hezkuntza bukatzean, beraien gaitasunei eta interesei hobeto egokitzen zaien kirola aukeratzeko erraztasuna lortzen dute. Norbanakoaren eguneroko bizitzarako eta kirol jarduerarako oso onuragarria da. Motrizitatean eta sormen kapazitatean laguntzen du.

Inglesa

 Gure ikasleak munduan zehar mugitu ahal izateko hikuntzak ezagutzea ezinbesteako delaz jabetzen gara. Haien ingeles maila hobetzeko asmoz, gure metologiari aparteko bat eskaintzen diogu, ikasleen artean ahozko hizkuntzaren erabilera sustatzen duen sistema ludiko eta parte-hartzaile baten bidez.

Saskibaloia

Paseak, regateak, poteak eta … saskiratzeak! Haurrek kirol honen berezko teknika ezberdinak ikasiko dituzte jolasen eta partida txikien bidez. Saskibaloia jarduera ezin hobea da taldean egindako lanaren balioaz jabetzeko eta kirol honek eskaintzen dituen aukera guztiez gozatzeko. Ikasleak pixkanaka sartzen dira saskibaloiaren ezagutzan, euren oinarrizko arauak eta teknikak ikasiz.

Robotika

Gazteek joku eta teknologia berrietarako daukaten grina aprobetxatuz, programazio eta errobotikari buruzko oirnarrizko ezagutzak irakatsiko zaizkie robotika saioetan. Horretarako, Lego eta Scratch bezalako plataformak erabiliko ditugu gure ikasleekin.

Judo

Ekintza honetan, haurrek haien gaitasun fisiko eta psikikoak garatzen dituzte eta aldi berean, laguntasuna edo besteekiko errespetua ikasten dute. Mugimen-aparatuaren garapenean laguntzen du eta oinarrizko gaitasun fisikoak garatzen ditu, Indarra, koordinazioa, abiadura, malgutasuna eta orekaren garapena. Kontaktuzko kirola izan arren, balore ugari transmititzen eta irakasten die umeei: errespetua, motibazioa, autoestimua, talde lana…

Patinajeak

Patinajeak umeen koordinazioa eta oreka hobetzen eta garatzen laguntzen du. Abiadura eta askatasun sentsazioa eragiten du. Honek, helduen independentzia kontrolatu bat proportzionatzen die umeei, arduratsuagoak izaten lagunduz. Jolasak erabiliz esfortzuan erreparatu gabeko ariketa fisikoa egitera estimulatzen ditu umeak. Integrazio sozialarentzat bitarteko bat da, non, adin eta sexu desberdineko umeen arteko erlazioak errazten ditu.

Antzerkia

Txiki txikitatik gorputzaren bidez gure emozio eta sentipenak adierazten ikastea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Antzerkiak horretara laguntzen digu, eta beraz, gure komunikazio gaitasunak eta enpatia lantzeko sekulako aukera da gure antzerki tailerra. Lehen hezkuntzako lehen mailatik aurrera prestatutako ekintza da, eta aktore profesional baten eramango du aurrera.

Mindfulness

Adin guztietako haurren gaitasunetara egokitutako jarduera errazen bidez, Mindfulness-ek arreta sustatu nahi du, ikasleei emozioak kudeatzen irakatsi eta oraina bizitzen lagundu. Estresa kudeatzea eta kontzentratzen ikastea oso garrantzitsua da eskola adinean.