Itxaropena Ikastola

Matrikula
Zergatik matrikulatu zure seme-alaba Itxaropena Ikastolan?

ItxaropenA Ikastolako komunitateak berarentzako hezkuntzarik onena eman nahi duelako, gure seme-alabei emango geniekeen bera. Eta perfektuak izan gabe, egunero hobetzen ahalegintzen garelako, bikainak izaten saiatzeko.

Zer espero dezakezu ITXAROPENA Ikastolatik?

Norbanakoaren askatasunean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean, sexu-aukeragatik, arrazagatik, erlijioagatik, generoagatik, iritzi politikoagatik baztertua ez izatearen balioetan oinarritzen da gure hezkuntza-proiektua.  Ikaslearen autonomia, komunikazio-gaitasuna, talde-lana, beste hizkuntza batzuen ikaskuntza eta erabilera, Erasmus Proiektua, gaitasun kritikoa, ingurumenarekiko errespetua … bezalako proiektuetan parte hartzea sustatzen du gure hezkuntza.

Zer egin zure alaba/edo ITXAROPENA Ikastolan matrikulatzeko?

Lehenik eta behin, telefonoz deitu Ikastolara (944862129) eta hitzordua eskatu. Ikastolako instalazio guztiak erakutsiko dizkizute pertsonalki, eta izan ditzakezun xehetasun eta zalantza guztien berri emango dizute.

Bigarrenik, honako agiri hauek Ikastolako Idazkaritzara eramatea:

  • Gurasoen NANa.
  • Familia Liburua
  • Errolda agiria

Paper guztiak entregatu ondoren, Itxaropena Ikastola Kooperatiban alta emango dizute. Eta zure seme-alabak matrikula-plaza erreserbatuta izango du.