Itxaropena Ikastola

Erasmus + Proiektua

19-20 ikasturtean lankidetza-proiektu bat onartu ziguten honako ikastetxe hauekin:

– Grezia, Thessalomikiko Genyko lykeo ampelokipi.

– Polonia, Liceum Ogolnoksztalcace mistrzostwa, Lodz.

– Italia, Gobetti Marchesini-kasale-arduino, Turinekoa.

– Alemania, Gymnasium Renningen, Stuttgartekoa.

 

Proiektuaren izenburua hauxe da: “What ‘s left for human rights” .Grezian eta Alemanian izan gara ikasle talde batekin, eta 19 kobidoaren gaia dela eta, aurrez aurreko topaketak gelditu behar izan ditugu, baina laster berreskuratzea espero dugu.

Eman digun bekari esker, EBk gure gazteen lekualdatzeak zein egonaldiak finantzatzen ditu.

Zer da Erasmus+ Proiektua?

Erasmus+ Europako Batasunaren proiektua da, ikastetxeen arteko elkarlana sustatzeko, ikasteko esperientziak partekatzeko eta aniztasunarekin aberasteko.

Zein da landuko den gaia?

Aurtengo proiekturako giza eskubideen inguruan arituko gara ‘What’s left for human rights? Europe and human rights’ izenburuarekin.

Nora bidaiatuko dira ikasleak?

Herrialde partehartzaile guztietara joango dira, taldeka: Azaroak 19an Greziara joko dute lehenengo helburu bezala, Abenduak 19an Alemaniara joko dugu, eta hurrengo hiruilekoetan Polonia eta Italiara bidaiatuko dugu. Ikasleak familia giroan egongo dira, familia ezberdinen etxebizitzetan.

Bidaiak astebetekoak izango dira, eta bertara heltzerakoan ikastetxeetan landutako lanak aurkeztu beharko dituzte. Aldi berean, bertako ikasleekin elkarlanean arituko dira, talde multikulturalak osatuz, giza eskubideen inguruko hausnarketan burutzeko.

Ahalik eta ikasle gehiena proiektuan parte-hartzea dugu helburu, baina ezin izatekotan, aukeraketa bat egingo da hurrengo faktoreak kontutan hartuta: jarrera, konpetentzia sozial eta emozionalak, konpetentzia linguistikoa.

Zer beharko dugu bidaietarako?

Ezinbestekoak izango dira pasaportea edo NANa, eguneratuak, eta guraso edo tutoreen baimena.

Europako adin bereko ikasleekin elkarlanean

Talde txikitan mugitzen dira, herrialde bakoitzeko 6 ikaslerekin bider 5 herrialde, 30 ikasle guztira. Grezia. Alemania, Polonia eta Italiako DBH-3ko ikaslerekin batera.

Erasmus + proiektu bati esker, Giza-eskubideak gaiarekin; Grezia. Alemania, Polonia eta Italiako DBH-3ko ikaslerekin batera. Proiektua amankomunean lantzen ari dira, herrialde bakoitzeko ekarpenekin.

Grezian izan dute 1.topaketa, elkar-ezagutzeko balioduna. Hantxe finkatu zituzten proiektuaren oinarriak, “What´s left for human rights” izango dena, eta bi urtez iraungo duena. Helburua ez da herrialde bakoitzeko aurkezpen soil bat egitea, baizik eta elkarrekin lan egiteko aukera bideratzea: sortu, landu, partekatu eta zabaldu… konpetentzia guztiak martxan daudela ziurtatuta.

Talde txikitan mugitzen dira, herrialde bakoitzeko 6 ikaslerekin bider 5 herrialde, 30 ikasle guztira. Baina gela guztiek parte hartzen dute aurretik eta ondorengo gogoeta eta lanarekin. Proiektu bana darama talde bakoitzak.

Bigarren topaketa Alemanian izan zen. Talde bakoitzak hiruna argazki eraman behar zituzten euren herrialderekin,  giza-eskubideekin zer ikusia duena. Itxaropena Ikastolatik hiru erretratu hauek eraman zituzten:

La Habana untziaren argazkia. Gogora ekarriz 1936tik 1939ra zenbat umek eraman zituen Erresuma Batura, Flandesera, Errusiara…familiengandik urrunduta, bizi-babes bila… Ordukoa nola oraindik ere berdin gertatzen den gerra bizi duten herrialdetan. Aritz, ikastolako ikasle ohi baten ahotsean entzun zituzten Lesbosen bizitako esperientzia eta paralelismoa.

Bigarren argazkia, Bizkaiko Ezker aldeko ingurunearekin izan du lotura ikatz eta burni meatzekin. Eunate ikaslearen aittita-amama elkarrizketatu dituzte, orduko bizi eta lan-baldintzak eta gaurkoak zein ezberdin diren ezagutzeko balio izan duena.

Hirugarren erretratu tristea, 80.hamarkadako Bilbokoa, txuri-beltzean “Centro ciudad – Santander” bide-seinale baten idatzita, gainean norbaitek  eskuz euskaratu  du. Ikastolako hiru ikaslek aurkeztu zuten, ahoa tapatua zutela, ezin hitz eginez, txartelak erakutsi zituzten, euskaraz mintzatzearen debekua noraino iritsi zen azalduz, eta hizkuntza-eskubideak urratuz. Hain aurkezpen hunkigarria egin zuten non talde handiko emanaldi orokorrean berriz egitea eskatu zitzaiela. “Ohoreaz gain, interesgarriena izan da ikustea gure ikasleak zein harrotasunez aurkeztu diren euskaldun lez, zenbatetan euskaraz mintzatu diren euren artean, euskara bihotzetik sentituz… Sentitzen dute ingelesa interesgarria dela besteekin komunikatzeko; euskara gakoa dela euskaldun izateko” kontatu digu Guruzne irakasleak.

“Estrasburgotik gertu ginenez eta gure lan ildoa giza eskubideak direnez, Giza-Eskubideen Europako Auzitegira joateko baimena eman ziguten. Bertan Auzitegiaren sorreraz eta gaur egun betetzen duen lanaz jakin genuen. Gero Europako Parlamentua ezagutzeko gonbidapena genuen eta bertan egoitza bisitatuz gain, Legebiltzarreko Berde-kide batekin hitzordua izan genuen eta gure proiektuaz eta gure gaiaren inguruan beraiek duten lan ildoaz aritzeko aukera paregabea izan zuten gure ikasleek.