Etxealditik Euskaraldira!

Ekintzaren helburua euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzea.

Zer da?

Urte amaieran egingo den Euskaraldia ekimenaren beroketa edo prestaketa.

Oinarriak

Gure ohiko hizkuntza ohituren inguruan hausnartzea (besteekin ze hizkuntzatan hitz egiten dugu? Nola? Zergatik?)

Ondoren, gure hizkuntza ohiturak aldatzea; eta euskarazkoak baldin badira bere horretan finkatzea.

Prozedura

1. Fasea: hausnarketa (apirilaren 20tik 24ra)

Lehen egitekoa gure hizkuntz ohituren inguruan hausnartzeko ariketa txiki bat egitea izango da (zeinekin? Ze hizkuntzatan egiten dugu? Eta zer aldatu nahi dugun jakiteko).

2. Fasea: egunenan proposamen bat (apirilaren 24tik 30ra)

Apirilaren 24tik aurrera, 7 egunetan zehar, egunean proposamen bat zabalduko da Euskaraldiko sare orokorretatik zein Herri Batzordeko sareetatik. Etxean etxekoekin edota lagunekin aurrera eramateko praktikak edo ideiak izango dira; baina aukerazkoak dira eta bakoitzaren esku dago zein erritmotan aurrera eraman.

Pare batek soilik izango dituzte egun zehatzak, adibidez, apirilaren 30ean proposatuko dena.

Zelan parte hartu?

Prosamena parte-hartzailea izatea nahi da eta sare sozialak erabiliz egiten denaren berri izatea. Horretarako egingo diren proposamen guztietan parte hartzeko moduaren berri emango da (hashtag, etiketak, …).

Sareetan ez ezik, ekimenean parte hartzen dela adierazteko, etxeko lehioetan/balkoietan edozein koloretako puntu bat jartzea proposatzen da.

1. FASEA : HAUSNARKETA

Gure etxeko hizkuntz ohiturak aztertzea dugu helburu orain.

Taula bat sortu egun hauetan ditugun ohiko harremanak ze hizkuntzatan diren zehaztuz eta aztertzen; aldatzen saiatuko garena markatuko dugu. Adibidez:

PILULA : JOLASTU EUSKARAZ

Prest zaude #EtxealditikEuskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Pirritx, Porrotx eta MariMotots bezala animatu etxean euskaraz jolasten!

Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka… baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

PILULA: BETE DITZAGUN SAREAK ESKER ON MEZUEKIN

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik. Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago.

Haien lana eskertzeko mezuak sareetatik partekatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu (argazkiak erabiliz, leloak sortuz, bideoak eginez, marrazkiak sortuz, …).

PILULA: EROSKETAK

Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere.

Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… Saiatuko gara euskaraz egiten? Irteera hauek ere hizkuntza ohiturak aldatzeko aprobetxatuko ditugu.

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password