Inauterietako aurtengo gaia: Amalurra

Berrietan jada ikusiko zenutenez, azkenaldian asko hitzegiten da munduak bizi duen krisialdi klimatikoaz. Aurten, gure ikasleak kontzientziatzeko eta haien Lurrarekiko ardura sustatzeko, Inauteriak Amalurrari eskeiniko dizkiegu.

Azken egunetan geletan asko ari gara gaiari buruz hizketan eta ekintza ezberdinak burutzen ikasleek gaia ondo uler dezaten eta arazoaren konponbidearen parte izan daitezen, eta ziklo bakoitzak, Amalurraren inguruko gai bat hartu du bere oinarritzat.

Beraz, ostiraleko jaialdian honako mozorroak ikusi ahal izango dituzue.

  • Haur Hezkuntza lehenengo zikloa: LOREAK
  • Haur Hezkuntza bigarren zikloa: FENOMENO ATMOSFERIKOAK
  • Lehen Hezkuntza lehenengo zikloa: ZUHAITZAK
  • Lehen Hezkuntza biharren zikloa: ANIMALIAK
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: HONDAKINAK*

*DBHko ikasleei aukera eman zaie ere mozorro librea ekartzeko.

Gogoan izan kiroldegiko jaialdia 9:15etan inguru hasiko dela, Haur Hezkuntzako ikasleekin eta ondoren goiko mailetako ikasleekin, ordenean. Klasean soilik goizean izango dira.

Mila esker!

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password