Matrikulazio epea zabalik dago

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, 2020- 21 ikasturterako matrikulazio ofiziala egiteko epea zabalduko du, urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean.

Matrikula 2 urteko geletan onartuak izan nahi duten ikasle guztiak (2018an jaioak) eta ikastolara lehen aldiz sartu nahi diren ikasleek egin beharko dute, beti ere 2017 urtetik gora jaiotakoak.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Ikasleari dagokion familia liburuko orriaren kopia.
  • Gurasoen familia liburuaren kopia.
  • Anai-arrebaren bat izatekotan, familia liburuaren kopia.
  • Gurasoen NANren kopia.
  • Udalak luzatutako familia erroldagiria.
  • Hezkuntzako Premia Berezietako galdetegia.

Eskaerak bideratzeko epea hauxe izango da: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra.

Ekainean bilera bat egingo dugu dituzuen zalantza guztiak argitzeko.

Eskabide bakar bat entregatu daiteke ikaslea eskolatu nahi den ikastetxean, eta bertan ikastetxe bat baino gehiago adierazi daiteke.

Zuen seme-alaba beste ikastetxeren batean matrikulatzea erabaki baduzue, lehenbailehen jakinarazi diezaguzuela eskatzen dizuegu.

Telf: 94 486 21 29

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password