Erasmus + Proiektua

Zer da Erasmus+ Proiektua?

5 herrialdeen arteko elkarlan proiektua dugu Erasmus+: Euskal Herria, Grezia, Alemania, Italia eta Polonia barne daude, eta azken lau hauetako ikasleekin arituko gara hurrengo urte parean.

DBH 3. mailako ikasleek hartuko dute parte proiektuan, eta zeharkako modu batean, ikas komunitate osoak ere.

Zein da landuko den gaia?

Aurtengo proiekturako giza eskubideen inguruan arituko gara ‘What’s left for human rights? Europe and human rights’ izenburuarekin.

Nora bidaiatuko dira ikasleak?

Herrialde partehartzaile guztietara joango dira, taldeka: Azaroak 19an Greziara joko dute lehenengo helburu bezala, Abenduak 19an Alemaniara joko dugu, eta hurrengo hiruilekoetan Polonia eta Italiara bidaiatuko dugu. Ikasleak familia giroan egongo dira, familia ezberdinen etxebizitzetan.

Bidaiak astebetekoak izango dira, eta bertara heltzerakoan ikastetxeetan landutako lanak aurkeztu beharko dituzte. Aldi berean, bertako ikasleekin elkarlanean arituko dira, talde multikulturalak osatuz, giza eskubideen inguruko hausnarketan burutzeko.

Ahalik eta ikasle gehiena proiektuan parte-hartzea dugu helburu, baina ezin izatekotan, aukeraketa bat egingo da hurrengo faktoreak kontutan hartuta: jarrera, konpetentzia sozial eta emozionalak, konpetentzia linguistikoa.

Zer beharko dugu bidaietarako?

Ezinbestekoak izango dira pasaportea edo NANa, eguneratuak, eta guraso edo tutoreen baimena.

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password