Ibilaldirako autobusa: noiz, non, eta zelan eskatu zuen lekua

Datorren maiatzaren 19an, igandea, Lekeitioko R.M. Azkue Ikastolak antolaturik IBILALDIA 2019 ospatuko da.

Hori dela eta Itxaropena Ikastolak jakinarazten dizue autobus bat jartzea erabaki duela Ibilaldira hurbildu ahal izateko.

Ikastolako autobusak honako ordutegi hau izango du:

Irteera: Itxaropena Ikastolatik, goizeko 9.00etan.

Itzulera: Lekeitiotik arratsaldeko 19.30etan.

Prezioa: 10,00 €
Izen ematea: Ikastolako idazkaritzan maiatzak 13a baino lehen.

Ordainketa: Apuntatzen diren guztiak, momentuan bertan, Idazkaritzan ordaindu beharko dute.

ARAUAK

  • Adin txikikoak ezin izango dira bakarrik joan.
  • Nagusi batek gehienez 3 adin txikikoen ardura izan dezake. Nagusi honek agindutako orduan eta lekuan egoteko ardura izango du autobusa hartzeko.
  • Derrigorrezkoa izango da, adin txikikoen gurasoen baimena beste nagusi batek hauen ardura izan dezan. (Atxikita baimen orria) Dokumentazio hau idazkaritzan entregatuko da izena emateko orduan.
  • Ikasltolak ez du inolako ardurarik izango autobus honen erabileraren inguruan.

Hemen duzue adin beherakoen baimena, zuen semen alabentzako behar izatekotan:

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password