Korrika 2019: hau da gure plana

Bihar bertan dugu Korrika Trapagaranen, eta, eguraldiak laguntzen badigu, hemen duzue Ikastolako ikasleen plana! Gogoan izan gorriz jantzita etortzea gomendagarria dela 😉

Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntzako ikasleak gurasoekin irtengo dira Ikastolatik 9:45ak inguruan Trapagarango taxi geltokian egoteko. Han, Korrika itxarongo dute eta haraino heltzerakoan, batu egingo dira. Geroago, udaletxeko enparantzan geratuko dira jaialdian, gurasoen eta irakasleen konpainian, eta 10:45ean Ikastolan bueltan egongo dira.

Lehen Hezkuntza eta DBH

Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak 9:35-9:40 inguruan aterako dira Ikastolatik Korrika Arkotxa Parkean hartzeko goizeko 10etan. Ondoren, Udaletxeko enparantzan pasako dute goiza eguerdirarte, eta bertan, DBHko ikasleek bertso batzuk botako dituzte ere. Gurasoak bertan egon zaitezkete nahi izatekotan, baina Korrika haien kabuz beteko dute.

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password