Dakizuen bezala aurten KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du eta nola ez Trapaganera ere helduko da. Badakizu noiz daukagun hitzordua?

Apirilaren 11an goizaldeko 01:58etan.

Ikastola KORRIKA guztietan parte hartzaile aktiboa izan da eta aurten ordutegi berezia izanda ere erronkari eutsiko diogu aek-ren laguntzarekin.

Hauxe da gure plana:

  • Apirilaren 10ean afaria
  • Jolasak
  • Karaokea

Giro euskaldunean itxarongo diogu 21. KORRIKAri, baina dena behar den moduan antolatzeko zuen parte hartzea beharko dugu.

Eman abisua idazkaritzan apirialnren 5a baino lehen.

Euskarak eta Itxaropenak batuko gaitu!

Animo eta parte hartu!