Apirilaren 1, 2 eta 3 egunetan Ikastolan janari bilketa bat egingo dugu ZAPOREAK proiektuari laguntzeko.

ZAPOREAK irabazi-asmorik gabeko elkartea da. 2016 urtetik  osasuntsu eta kalitatezko bazkariak banatzen ari da Greziako errefuxiatu kanpamentuetako emakumeei eta umeei.

         Gaur egun Lesbos irlan sukalde industrial bat dauka. Bertan egunean 3.000 banako errazio banatzen ari da.

         Honekin bat haien kontu korrontea luzatzen dizuegu, Grezian bertan erosi behar diren elikagai galkorrak finantzatzeko (frutak, barazkiak, ogia…) 

         Zaporeak-en kontu korrontea:

 ES71 3035 0103 88 1030035880

Zuen laguntza espero dugu. Eskerrik asko zuen aportazioengatik.

 

ELIKAGAIEN ZERRENDA:

1. Pasta (makarroiak gehienbat)

2. Arroza (luzea)

3. Dilistak (paketean, egosi gabe)

4. Babarrunak (paketean, egosi gabe)

5. Garbantzuak (paketean, egosi gabe)

6. Sardinak eta atuna (latan)

7. Oliba olioa

8. Espeziak: Kuminoa, Curry-a, piperrauts zuria, piperrauts beltza