Euskaraldiari hasiera eman diogu Ikastolan ere!

Dakizuenez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskal Herriko herrietan Euskaraldia ospatzen ari gara, euskeraren erabilera sustatzearen helburuarekin. Gure inguru bereziki erdaldunean horrelako ekintzak ezinbestekoak direla deritzogu, eta parten hartzera animatzen zaituztegu.

Egun hauetan zehar, Belarriprest edo Ahobizi izatea erabaki dezakezue: Euskaraldiko webgunean aurkituko duzue beharrezko informazio guztia. Guk, hasiera ere ikastolan emateko, maila guztietako ikasleak batu ditugu hormairudi handi batean, patioan.

Hemen duzue:

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password