Dakizuenez, uda osoan zehar Ikastola obretan ibili da beheko solairu osoa eta fatxada berrizteko nahian. Ikasturtea hasita dago jada eta pixkanaka-pixkanaka gauzak bere onera bueltatzen ari zaizkigu. Momentuz, jantoki berria badago martxan, eta hurrengo egunetan, laborategia eta teknologia gela ere martxan jarriko da.
Hurrengo argazkietan obraren emaitza ikus dezakezue: orain, beheko solairuan, jantokia, sukaldea, komunak, laborategia eta teknologia gela daude. Umeek eta irakasleek gure sukaldari berriaren menuak frogatu dituzte lehen egun hauetan, eta kritikak, momentuz, ezinhobeak izan dira.
Hemendik egun batzuetara, jantokiko informazio gehiago plazaratuko dizuegu, eta gelak prest daudenean ere argazki berriak eskegiko ditugu.
[huge_it_gallery id=”39″]