Euskaraldia 2018: izan zaitez Belarriprest edo Ahobizi, eta zabaldu euskera!

Ekimen berri bat abiatu da Euskal Herri osoan zehar, Euskaraldia, euskeraren erabilerari bultza berezi bat emateko, eta honako hamaika egunetan gauzatuko da: azaroarek 23tik abenduaren 3ra bitartean. Ideia da, gure inguruko jendearekin euskeraz egitea, hizkuntzaren erabilera zabaltzeko eta bermatzeko.

Dakizuenez, gure ingurua ez da oso euskalduna, eta horregatik, berebiziko garrantzia dute horrelako ekintzen. Trapagaranen, eta inguruko herrietan ere, Euskaraldiaren bidez euskeraren erabilera ohitura moduan hartzea garrantzitsua iruditzen zaigu, eta beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu.

Bi modu daude egun hoietan zehar Euskaraldiaren parte izateko:

  • Izan zaitez Belarriprest: Euskeraz ez dakizun arren, ulertzeko gaitasuna baldin baduzu, izan zaitez belarriprest eta anima itzazu ingurukoak zuri euskeraz egiten. Euskaraldian jantzi zure Belarriprest domina.
  • Izan zaitez Ahobizi: Euskeraz egiten badakizu, erabili hizkuntza zure lehen hitza bezala, eta norbaiti hurbiltzerakoan, galdeiozu lehenengoz ea euskera dakien, berarekin egiteko. Belarripres domina daramatenekin, egin zuzenean euskeraz.

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password