LH1 | Gurasoen azken egunak Ikastolan

Ostiralean Maddiren aita etorri zen gure klasera . Hasieran, Javik umeei Elmer ipuina kontatu zien. Ondoren fosilei buruz hitz egiten egon zen. Mendian berak aurkitutako fosilak ekarri zituen umeei erakusteko. Beranduago, natura eta birziklatzeari buruz hitz egiten egon zen eta bukatzeko, asmakizun batzuk esaten ibili zen. Umea​ betiko moduan primeran egon ziren.

Hilabete hauetan zehar 1.mailako umeak elkartzen egon dira jokuak egiteko, ondo pasatzeko eta aldi  berean  era manipulatiboan ikasteko. Oso dinamika polita sortu da eta  primeran pasatu dute. Jokuak hauek izan dira: bingoak, bikoteen jolasak, dominoak, damak, hirurak marran, laurak marran, kartak, katetoak, tapoiekin jolasten(segidak, batuketak , kenketak…), antzara jokuak..
Oso esperientzia aberatsa izan da euskera bultzat​zeko eta umeen arteko harremanak sendotzeko.

Ostiralean Xabiren amabitxia etorri zen 1.mailara TIPI-TAPA-TIPI ILUNABARREAN” ipuina kontatzera. Ipuin honetan umeek aitite-amamekin ​dituzten harremanak aipatzen ziren. Ipuina kontatu ondoren Josunek eta ikasleek aukera ezin hobea izan zuten gai honi buruz hitz egiteko. Primeran pasatu zuten.

Azken hilabeteetan 1.mailako umeak natura aztertzen egon dira. Aldizkari bat osatu dute eta hainbat esku-lan egin dute. Oso gustura egon dira.

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password