LH1 | Zenbait amatxu etorri zaizkigu gelara ekintzak burutzera

Ostiralean Unaxen ama egon zen gelan  igel bati buruzko ipuina ingeleraz kontatzen . Amaitu ondoren, paperoflexiaz igela egin zuten. Primeran pasatu zuten.

Arratsaldean, Aroaren ama bere lanbidea azaltzera etorri zen. Depuradora batean lan egiten du. Azaldu ondoren, laborategira joan ginen gu ere depuradora txiki bat egitera.


Eli ere 1.mailara etorri zen arrain bati buruzko ipuin bat kontatzera. Ipuina kontatu ondoren umeek arrain polit bat egin zuten eta gero poz-pozik etxera eraman zuten.

Asteartean Mireia 1.mailara etorri zen mendiari buruz hitz egiteko. Berak, bere senarrak eta bere ahizpak maratoietan parte-hartzen dute eta domina asko irabazi dute. Olatz ere, bideoan ikusten den moduan,  oso kirolari bikaina da. Mireiak mendian erabili behar diren materialak, mendiko ibilbideak eta  aholku batzuk azaldu zizkigun. Olatz bere laguntzailea izan zen

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password