Anai arreben arteko lehia eta jeloskortasuna

Zertan datza?

Jeloskortasuna, inguruko pertsonek gurekiko sentitzen duten maitasuna eta izaten duten arreta galtzeko edo murrizteko beldurra da, maite dugun pertsona hori beste batzuk maitatzen dituelako. Sentimendo honi lotuta indibia eta gaitzondoa ematen da.

Zenbait jarreren bidez ager daiteke: errefusa edo lehiakortasuna ana-arrebarengan, gauzak apurtzen, anai arrebak zirikatzen, iraintzen, mehatxatzen, irrigarri uzten, jotzen, besteak salatzen…

Zenbait jarrera bueltatu daitezke: Txikiaren hizkuntza imitatzea, totelka hitz egitea, papila eskatzea, sehaskan lo egiteko eskatzea, tetea eskatzea, gurasoen ohean lo egin nahi izatean, etengabeko arrazoirik gabeko negarrak edo/eta maite duzuen ala ez galdetzea.

 

Neurri zehatzagoak

Zer egin dezakegu jeloskortasuna neurri batean txikiagotzeko?

  • Anai arreben arteko konparaketak eta lehiaketak ekiditu
  • Erasoa ez dagoen bitartean, ez sartu haien arteko liskarretan.
  • Anai arreba nagusiak ez dezala beti hartu bestea zaintzearen arduna.
  • Ez indartu ezta saritu anai-arreba salatiaren jarrera.

 

Arazoen aurrean nola jokatu?

  • Arazoak identifikatu eta arauak ezarri (jatorduetan, autoan, jolasetan, telebista ikusterakoan…)
  • Onartuezinezko egoeretan, momentuan jokatu: agresio edo irainetan erabil dezakezue “denbora kanpoan”, pribilegioak kendu…
  • Umeak lasai daudenean, arazoak nola konpondu irakatsi, akordioetara nola heldu, gauzak nola eskatu….

 

Anai-arreba heltzear denean…

Anai arreba bat izatearen gauza onak esaizkiozue: jolasak, eguneroko bizitzan, etxeko giroan…

Ez esan “ez ukitu”, “alde hemendik, ez naiz zutaz fidatzen”, eta antzeko esaldirik. Ekiditu zuenak zein ingurukoek egin ditzaketen komentario ezkorrak: “orain bat konpartitu beharko duzuela dena!” eta antzekoak. Bestalde, animatu gauza positiboak komentatzera:

Edozein hurbilketa baloratu modu positiboan: “Zein ondo zaitzen duzun!”, “oso arduratsua zara”, eta antzekoak.

Guztiak ezberdinak garenez gero, ez tratatu seme-alaba guztiak berdin. Bakoitzak bere nahiak eta beharrak ditu eta haiei ere horrela azaldu behar diezue. Anai-arreba bakoitzari arreta eskeintzeko espazioak bereiztu. Kontuan izan, jeloskortazuna anaia-arreba nagusiak izango duela eta ez txikiak, azkenengo hau ez baita oraindik egoerarekin konturatzen.

Login

Welcome! Login in to your account

Remember me Lost your password?

Lost Password